Gure berri

RILE sektore metalmekanikoko enpresa bat gara, 30 urte eta gehiagoko esperientzia duena pieza metalikoen RILE fundatu zenean, 1986. urtean, giza taldeak bazekarren eskarmentua, makina-erremintaren eraikuntzarako mekanizatuan lan egin izanak ematen duena.

Ordutik gaur arte, iragandako denbora honetan guztian, eraginkortasunez zerbitzatu ditugu gure bezeroak, makina-erremintaren sektorean, eta baita beste sektore batzuetan ere, gure zerbitzuak eskatu baitituzte fundizioek, forjek eta galdaragintza-lantegiek, esate baterako.

Gure helburu nagusia, RILEn, hau izan da eta da, gure bezeroak asebetetzea. Horregatik arreta berezia jartzen dugu haien eskakizunak aztertzen, guztiz gogobeteta gera daitezen.

Produkzio bideak

Gure instalazio zabaletan, badugu neurri guztietako proiektuei heltzeko behar den makineria.

  • Correa A3050 CNC fresatzeko makina (X:5000, Y:1200, Z:1500mm)
  • Zayer fresatzeko makina (X:1800, Y:1000, Z:1000mm)
  • Sacem CNC 110 mandrinatzeko makina (X:2000, W:1400, Y:1500, Z:700mm)
  • Juaristi mandrinatzeko makina (X:1400, W:1200, Y:1000, Z:400mm)
  • Lacfer Volteo tornua (500 x 1500mm)
  • Amutio Volteo tornua (750 x 2000mm)
  • Zulagailuak
  • Hariztatzeko makinak…
null
null

Kalitatea

RILEn ahalegina egiten dugu egunero hobetzeko. Gure helburu nagusia bezeroak guztiz gogobetetzea denez, konpromiso sendoa dugu gure produktuen kalitatearekin eta gure bezeroen eskakizunak betetzearekin.

Konpromiso bide horretan, AENORen ISO 9001 ziurtagiria dugu eta prozesu bakoitza kontrolatzen dugu, bai dokumentu bidez bai honako egiaztatze eta kontrol ekipamendu bidez:

  • Mikrometroak, barrukoak nahiz kanpokoak, 20tik 300 mm-ra artekoak
  • Kalibre digitala 0tik 300 mm-ra
  • Erloju-kalibrea 0tik 300 mm-ra
  • Kalibreak 0tik 1000 mm-ra
  • Patroiak 20tik 275 mm-ra
  • Kalak

Sektoreak

Zenbait sektoreren eskura jartzen dugu gure ahalmen guztia, eta baita gure baliabide teknikoak eta giza baliabideak ere. Hauek dira maiz lan egiten dugun sektoreetako batzuk:

Makina-erreminta

Konponketa eta mantentze-lana

Galdaragintza-lantegiak

Fundizioak

Forjak

Ponemos a disposición de distintos sectores, todo nuestro potencial, y recursos técnicos y humanos. Estos son algunos de los sectores con los que trabajamos habitualmente:

· Maquina herramienta

· Reparación y mantenimiento

· Caldererías

· Fundiciones

· Forjas

Harremana

null

943 720 464

943 720 663